36ko gerrak Tolosaldean utzitakoak hizpide, ostiraleko hitzaldian

Tolosaldeko Ataria 2014ko uzt. 15a, 15:25
'Gerra Zibila 1936-1937: erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila' izenburupean auzolandegia egiten ari dira eskualdean, eta horren harira hitzaldia eskainiko du Karlos Almorzak ostiralean, 19:00etan Zizurkilgo Atxulondon. Almorzak orain arte aurkitutako dokumentazio eta gertakarien inguruko informazioa emango du.

Uztailaren 20a bitarte 18 eta 30 urte bitarteko ikasleak ari dira parte hartzen 'Gerra Zibila 1936-1937: erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila' auzolandegian. 1936ko abuztuan eta irailean matxinada frankistari aurre egiteko erresistentziako antolakuntza eta liskarrak egon ziren Tolosaldean. Hauen arrastoak Aduna, Asteasu eta Zizurkil inguruko mendietan aurkitu daitezke, eta horiek azalaratzen ari dira lanean auzolandegiko ikasleak. Zehazki, inguruko mendietako lubaki batzuren garbiketa eta indusketa eta garaiko dokumentazio historikoaren lanketa egiten ari dira, eta baita pertsonen testigantzak jasotzen ere. Era berean, arratsaldeetan, irteerak eta hitzaldiak egiten ari dira.

Hitzaldi horietako bat da hain justu, ostiralean Zizurkilgo Atxulondon entzun ahal izango dena. Karlos Almorza izango da hizlaria 19:00etatik aurrera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!