Amezketarrak eta alegiarrak, Artola eta Altuna III.a animatzera

Ataria 2014ko uztailaren 15a

Igandean Sanferminetan Ardoaren Desafioa jokatu zen Labriten. Hiru partidek osatu zuten jaialdia, eta horietako lehena Artola alegiarraren eta Amezketako Altuna III.aren artekoa izan zen. Artolak irabazi zuen 22-18. Eskualdeko pilotariak ez ziren bakarrik egon hala ere, herritarrak izan zituzten lagun. Izan ere, autobusa antolatu zuten Iruñeara eta amezketar zein alegiar ugari animatu zen partida ikustera. "Goiza Sanferminetan igaro eta gero, partida ederra ikusi ahal izan genuen Labriten. Izan ziren oihuak eta txaloak frontoian, baita bi pilotariei eskainitako pankarta bat ere".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!