Bereziki une zailetan erakutsi eta transmititu dizkiguten, hurbiltasun, maitasun eta lasaitasunari esker, gure familiako beste kide bat bezela sentitu ditugu. Ez dugu falta izan besarkada hori, hitz apropos hori edota begirada lasaigarri hori. Ez nere emazteak, ez eta ingurukook ere.
Hau guztia kontutan hartuta nire emaztea etxean egon da uneoro familiaz inguraturik gaixotasunaren prozesu guztian. Egoeraren gordintasuna ahaztu gabe, harro sentitzen naiz Asuncion Klinikako Mujika doktoreak zuzentzen duen "Etxeko Ospitalizazioa"ko ekipoarekin momentu gogor hauek partekatu izanaz. Eskerrik asko bihotz bihotzez!
Sebas Gartziarena Lasarte