Santa Lutzia auzoan lur hazitegiak egiteko hitzarmena sinatu dute

Asier Imaz 2014ko uztailaren 8a

Tolosako Udalak, Fraisorok eta Tolomendik hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian, Santa Lutzia auzoan lur hazitegiak egiteko. 15 urteko hitzarmena da. 9.000 metro karratuko eremua jarriko du udalak hiru ekoizleren artean banatzeko. Proiektua aurkeztu eta lur eremua lantzeko eskubidea lortzen duen ekoizleak, bi urtez egon ahalko du bertan, urtebete gehiago luzatzeko aukerarekin. Hitzarmena sinatu ondoren azpiegiturak prestatzen hasiko dira, ondoren, lehiaketa egin eta "ahalik eta azkarren" hazitegiak martxan jartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!