Sokatirako Euskal Selekzioa nazioarteko txapelketetan

Asier Imaz 2014ko uztailaren 8a

Uztailaren 1etik aurrera Euskadiko Herri Kirol Federazioa Nazioarteko Sokatira Federazioaren eskubide eta betebehar osoko kide da, beraz, aurrerantzean Sokatirako Euskal Selekzioak ofizialki parte hartuko du nazioarteko txapelketa guztietan. Basque Country izenarekin parte hartuko du, esaterako, abuztuaren 28tik 31ra Wisconsin (Ameriketako Estatu Batuak) izango den lur gaineko txapelketan.

Euskal taldeek 40 urte inguru daramate nazioarteko txapelketetan parte hartzen, baina, Spain izenarekin parte hartzeko aukera baino ez da izan. Sokatirako Euskal Selekzioaren lorpena urte askotako lanaren ondorio izan dela nabarmendu dute federaziotik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!