Alatzne Etxaburuak garaipenetik garaipenera jarraitzen du, segan

Asier Imaz 2014ko uztailaren 8a

Euskal Herriko Nazioarteko Erako VI. Sega Ligaxkako bigarren jardunaldia jokatu zen larunbatean Zaldibian. Emakumezkoetan Alatzne Etxaburua izan zen azkarrena. Zizurkildarraren ondoren, bi ibartar sailkatu ziren: Ainhoa Galarraga eta Ainara Otamendi. Gizonezkoetan, eskualdekoak lehen postuetatik urrun ibili ziren. Tolosaldeko lehena Jokin Garmendia izan zen, zazpigarren postuan. Proba Jexu Mari Goenagak irabazi zuen, Igor Esnaolari aurrea hartu ondoren.

Nazioarteko erako VI. Sega Ligaxka
Gizonezkoak
1. Jexux Mari Goenaga    
2. Igor Esnaola    
3. Altzo Jauregi    
7. Jokin Garmendia    
11. Koldo Arzelus    
13. Oier Urkola     
19. Aitor Alkain     
20. Joakin Garmendia    

Emakumezkoak
1. Alatzne Etxaburua    1:11
2. Ainhoa Galarraga    1:36    
3. Ainara Otamendi     1:38

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!