Jose Luis Zelaiak Jon Otegi 'Arbola' gainditu du, Leaburuko sega desafioan

Asier Imaz 2014ko ekainaren 28a

Leaburuko jaien barruan sega desafioa jokatu da. Alde batetik, Jose Luis Zelaia belauntzarra, eta bestetik, Jon Otegi 'Arbola' leaburuarra. Lau segundogatik irabazi du Zelaiak desafioa. Bestalde, Ainhoa Galarraga eta Ainara Otamendiren artekoa lehenak irabazi du, eta Garaialde eta Gabirondoren artekoa, gazteen mailan, Garaialdek.

Emaitzak

Jose Luis Zelaia (Belauntza) 14:26

Jon Otegi Arbola (Leaburu)  14:30

---------------------------------------

Ainhoa Galarraga (Ibarra) 1:49

Ainara Otamendi (Ibarra)  1:59

--------------------------------------

Garaialde 3:51

Gabirondo 4:17

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!