Garikoitz Goikoetxea elduaindarra eta Eider Goenaga tolosarra Rikardo Arregi sarietan protagonista

Asier Imaz 2014ko ekainaren 28a

Rikardo Arregi sariak banatu zituzten larunbatean, Andoaingo Bastero kulturgunean. 26. edizioa izan da aurtengoa, eta eskualdeko bi kazetari protagonisten artean egon dira. Ataria Irratiak Garikoitz Goikoetxea elkarrizketatu du.

Garikoitz Goikoetxea elduaindarra BERRIAko kazetaria da, eta kazetari berriaren saria jaso du, iazko udan Euskal Herriko biztanleriaren inguruan eginiko erreportaje sailarengatik.

Bestalde, GAL 30 urte BERRIAk eginiko multimedia lanari eman diote epaimahaiaren sari nagusia. "Erreferentetzat" jo dute lana. Eider Goenaga kazetari tolosarrak koordinatu du egitasmoa, eta hark jaso du saria lantaldearen izenean. 1983 eta 1987 artean GALek egindako ibilbidearen eta atentatuen kontaketa da webgunearen ardatza.

Sari banaketa ekitaldiaren bideoa, hemen

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!