Gizonezko bat atxilotu dute Asteasuko baserri batean lapurreta egiteagatik

Ataria 2014ko ekainaren 26a

Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu zuen astearte arratsaldean Zizurkilen Asteasuko baserri batean lapurreta egiteagatik. Baserrira sartu eta gero Zizurkil aldera joan zen atxilotutakoa korrika. Ertzaintzak deia jaso eta Zizurkilgo Enio Bidea auzoan atzeman zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!