Ibilaldiak egin eta euskaraz aritzeko aukera, Banaiz Bagararen eskutik

Ataria 2014ko ekainaren 24a

Ibilaldietako bat Villabonan
Banaiz Bagara elkarteak elkarrekin euskaraz bizitzeko egitasmoak antolatzea du helburu, eta udan ere lanean jarraituko du. Udarako hilabeteetan ere ibilaldiak egitea proposatzen du, horrela euskara praktikatzeko aukera emanaz. "Ibilaldi horiek udan ere hizkuntza praktikatzeko aukera eskaintzen dute, hiztegi berria ezagutu eta lantzeko (natura, herria, hiria, historia...) eta batez ere, bertako jende euskaldun gehiago ezagutzeko; dena udako aireaz disfrutatzen dugun bitartean", esan dute.

Parte hartzea doakoa eta irekia da; "guztiak zaudete gonbidatuta, euskaraz 'zerbait' dakizuenak, urtean zehar euskara ikasi duzuenak, mintzalagunak eta baita euskaldun zaharrak ere, maila txikiko laguneko hizkuntza partekatu nahi duzuenak".

Ibilbideak eskualdeko hiru herritan egingo dutuzte; Amasa-Villabonan, Tolosan eta Alegian. Ekainaren 30ean hasiko dira ibilaldiak eta abuztuaren 17an bukatu. Villabonan Gaztelekutik aterako dira astelehenero, 19:45ean; Tolosan kultur etxetik asteazkenero, 19:30ean, eta Alegiatik kultur etxetik ostiralero, 17:30ean.

Abuztuaren 17an herri talde guztien arteko udako festa irekia egingo dute programari bukaera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!