Hassan Ait Chaou, bigarren

Asier Imaz 2014ko ekainaren 24a

Eskoriatzako Gabez Takarraran mendi lasterketa larunbatean korritu zen. Hassan Ait Chaou billabonatarra bigarren iritsi zen helmugara, irabazlearen denbora berean. Proba, Eskoriatzeko Iñaki Uribe-Etxebarriak irabazi zuen, 01:59:15eko denborarekin. Hirugarren sailkatua Joseba Molinero oñatiarra izan zen, 02:02:10eko denborarekin.

23,7kilometroko ibilbidea zen, eta eskualdeko bigarren ordezkaria Andoni Zuriarrain Iturbe izan zen. Berastegiarra 36. postuan helmugaratu zen, 02:28:59ko denbora eginaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!