Parte hartzaileek 45 kiloko lasto fardoa altxa beharko dute, zazpi metroko altuerara. Iazko irabazlea, Jose Martin Bustinza Tubi Diman izango da ostiralean.
Baliarrainen jokatu zen Euskal Herriko txapelketa joan den urtean, eta bigarren Lander Otermin ibartarra izan zen. Aurten, ordea, Otermin ez da txapelketara joango. Andoni Agirreurreta izan zen iaz hirugarren, eta aste honen amaieran, postu hori hobetzera joango da Dimara.