Basagainen eta Gaztelun indusketak egiteko diru laguntzak onartu dituzte

Ataria 2014ko ekainaren 19a

Basagainen egiten ari diren lanetako irudia

Gipuzkoan 25 indusketa egiteko diru laguntza onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 150.000 euro bideratuko dituzte aurten, indusketa lanetan hasi edo jarraitu ahal izateko, eta horien artean daude Anoetako Basagain eta Gazteluko lanak.

Gaztelun Arkeolan Fundazioko kideak ari dira lanean. Erromatarren ondorengo 'aro iluna' argitu nahi dute. Izan ere, Castellaren hipotesiak dio jendea gaztelutan bildu zela erromatarren inperioa desagartu ondoren, eta lehenengo auzoak sortu baino lehen. Gaztelun zegoen gaztelua ere hor kokatzen dute.

Anoetan, Basagainen, indusketak egiten jarraitzeko diru laguntza ere onartu dute. Lan asko eta gero harresiaren inguruko egitura urbanoa ari da agertzen, eta badirudi agian topografiak berezi dezakeela herriaren bi auzo edo zonalde ezberdinak zein diren, agian funtzio ezberdinekin. Bestalde, orain bi urte aurkitutako Baskunesen txanponak bidea irekitzen du aurkikuntza garrantzitsu gehiago egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!