Tolosako kultur etxean egin zuten atzo Eskubide Sozialen Kartaren aurkezpena. "Egungo egoera errotik aldatzeko nahiak eraman gaitu ekarpen hau egitera. Sistemaren krisi honek esparru ezberdinetan eragiten duelako eta urte luzeetako borroketan lortutako eskubide eta askatasunak desagertzen ari direlako. Izan ere, Euskal Herriko gehiengo sozialak ezin du jarraitu gure erabakitzeko eskubidea baldintzatzen eta mugatzen duten politikak jasaten. Politika hauen ondorioz, areagotuz doaz desberdintasuna, pobrezia, genero diskriminazioa, pribatizazioa, ingurumenaren galera nahiz euskaraz bizitzeko oztopoak", azaldu zuten. Herritar guztiak deitu zituzten mobilizatzera, oinarrizko eskubide horien alde.