Sanjoanak ospatuko dituzte Abaltzisketan eta Belauntzan

Asier Imaz 2014ko eka. 17a, 20:22
San Joan Jaiak ostiralean hasiko dira ospatzen eskualdeko hiru herritan. Tolosan, lau eguneko egitarau oparoa antolatu dute, baina Belauntza eta Abaltzisketa ez dira atzean gelditzen. Herri-giroa oinarri duten festak dira, eta ondorengo esaldiari, bete-betean erantzuten diote: «Festa norberak jarri behar du».

EGITARAUA

ABALTZISKETA
EKAINAK 20, OSTIRALA
21:00. Barrikotea herriko plazan. Afaria norberak emanda.
Ondoren. Erromeria Bide Batez taldearekin.

EKAINAK 21, LARUNBATA
15:30. XII. Mus Txapelketa. Bikoteko kide batek gutxienez abaltzisketarra izan behar du.
21:00. Sagardo dastatzea herriko plazan. Afaria norberak eraman behar du. Sagardogileak: Larrarte, Isastegi, Rufino, Etxeberria, Zalbide, Begiristain, Sarasola, Aburuza, Zabala, eta Urbitarte.
Ondoren. Unsain anaiekin erromeria.

EKAINAK 22, IGANDEA
10:30. Futbol txapelketa.
18:00. Zaldi lasterketa Amezketatik Abaltzisketara.
Ondoren. Herritarren arteko jokoak.
Jarraian. Elustondo anai-arrebekin erromeria.
22:00. Elustondo anai-arrebekin erromeria.

EKAINAK 23, ASTELEHENA
11:00. Ume jolasak.
21:00. San Joan dantza eta Soka dantza herriko gaztetxoek dantzaturik.
Ondoren. Erromeria Nonnahi taldearekin.

EKAINAK 24, ASTEARTEA
11:00. Meza nagusia. Elizatik atera orduko, argazki herrikoia.
Ondoren. Herriko gazteen trikitia emanaldia.
Bitartean. Erretirodunentzako hamaiketakoa.
13:00. I. Aitor Toka Txapelketa.
18:00. Pilota partidak.
• Gaztetxoak: Eneko Gorostidi-Beñat Gorostidi eta Ugaitz Mujika-Joseba Regillaga.
• Gazteak: Unai Garmendia-Adur Gorostidi eta Egoitz Gorostidi-Josu Egunez.
21:00. Herri afaria. Postrea festa batzordeak jarriko du.
Ondoren. Kafea hartu bitartean eta festei amaiera emateko, Mikel Artola eta Unai Mendizabal bertsolariak.

EKAINAK 29, IGANDEA
San Pedro Eguneko ospakizuna Larraitzen
12:30. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa eta trikitilariak.
Arratsaldean. Trikilariak iluntzera bitarte.

BELAUNTZA
EKAINAK 20, OSTIRALA
22:00. Mus txapelketa Martintxo elkartean.

EKAINAK 21, LARUNBATA
18:30. Igeldoko Lezkarri abesbatzaren kontzertua San Joan elizan.
20:00. Pintxo potea Joxe Mari Barriolak moztutako urdaiazpikoarekin.
21:30. Herri afaria. Afal orduan Alur eta Oihana bertsolariak.
Ondoren. Joxe Mendizabal tekladuarekin, musikaldia.

EKAINAK 22, IGANDEA
12:00. Meza.
17:30. Pilota partidak herriko gazteen artean.
19:30. Etxean egindako tortilla eta pintxo lehiaketa. Saria irabazlearentzat: 50 euro.
20:00. Txinga eroatea; zeinek plaza gehiago egin. Saria irabazlearentzat: 50 euro.
Ondoren. Afari merienda frontoian. Norberak ekarritako janariarekin. Antolakuntzak sagardoa jarriko du txiritik. Giroa alaitzeko musika egongo da.

EKAINAK 23, ASTELEHENA
10:30-14:00. Haur jolasak.
Ondoren. Ume eta gurasoen arteko bazkaria frontoian.
16:00-19:00. Haur jolasak.
19:00. Apar festa.
21:00. Kanpai jotzea, sua piztea, txupinazoa eta suziriak.

EKAINAK 24, ASTEARTEA
09:00. Txistulariak herrian zehar suziriekin batera.
10:30-14:00. Haur jolasak.
11:00. Meza nagusia.
Ondoren. Elizako portikoan jarri den plakaren erakusketa txistulari eta dantzariekin.
Ondoren. Hamaiketakoa herriko tabernan, Zeberio eta Mañukorta bertsolariekin.
16:00-19:00. Haur jolasak.
Ondoren. Iñaki magoaren emanaldia.
18:00. Zumba dantzaren erakustaldia.
20:30. Saiheski jatea  barrikote eta sagardoarekin, plaza inguruan. Jon Beloki eta Antton Arruti trikitilariak egongo dira, festei amaiera emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!