Gizarte bidezkoago bat osatzen laguntzeko Gutun Soziala, prest

Ataria 2014ko ekainaren 17a

Igandean aurkeztu zuen euskal gehiengo sindikalak eta Euskal Herriko hainbat eragilek Gutun Soziala. Sei hilabeteko lana izan da eta helburua gizarte bidezkoago bat osatzea da. Euskal Herri mailan 1.200 pertsona inguruk hartu dute parte eztabaida prozesuan, eta Tolosaldean ere bilerak egin dituzte ekarpenak egiteko. Maddi Sarasolak hartu du parte Tolosaldeko eztabaida prozesuan eta Atarian eman du bilakaeraren berri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!