Hamaika domina lortu dituzte Igarondoko igerilariek

Asier Imaz 2014ko eka. 16a, 20:26
Igarondo Urpekoak IV. Luis Salaberriaren Oroimenezkoan parte hartu dute, Donostian, eta emaitza bikainak lortu dituzte. Gipuzkoako hiriburutik etxera hamaika dominekin etorri dira, horietatik hiru, urrezkoak. Intza Egizabalek eta Irati Lakunzak lortutakoak. Azken honek, bi irabazi zituen gainera.

Tolosaldea IKT-tik datorren ikasturterako matrikula kanpaina prestatzen ari dira. Euren eskolan igeri egin nahi duten haur, gazte nahiz helduek izena eman dezakete dagoeneko. Horretarako, hitz ordua ekainaren 26 eta 27an jarri dute, 16:30ean Usabal kiroldegiko igerilekuan. Bertan frogatxo bat egingo dute. Egun horietan agertzea ezinezkoa dutenek, 667 63 17 42 zenbakira dei dezake, edo tolosaldeaikt.tek@gmail.com helbidera idatzi.
Udako kanpainari dagokionez, urtero udaleko kirol arloak eta Usabal kiroldegiak elkarlanean antolatzen duen uda kanpainaren barruan, Tolosaldea IKT eskolak bi ekintza eskaintzen ditu. Izen emateko epeak zabalik daude.
Batetik, 6-11 urte bitartekoentzat Jolas Blai ekintza prestatu dute, bi txandatan. Uztailako bi hamabostaldietan 11:00etatik 13:00etara. Bertan, uretako nahiz kanpoko ekintzak izango dira umore eta giro bikainean. Bestetik, helduentzat igeriketa teknika hobetzeko saioak antolatu dituzte. Udan igeriketan hobetu nahiz entrenatu nahi duen edonork aste osoan zehar aritzeko aukera izango du Master taldean. Hau ere bi hamabostalditan antolatu dute, eta saioak astelehenetik ostiralera izango dira 08:05etik 09:05era, edo 19:00etatik 20:00etara.
Bi ekintza horietan izena emateko Usabaleko harrerara joan behar da, edo 667 63 17 42ra deitu.

Emaitzak
50 metro urazaletik neskak
2. Intza Egizabal
4. Ane Gorostegi
7. Olatz Eizmendi
50 metro urazaletik mutilak
2. Aras Karakus
6. Mikel Esteban
10. Izadi Egizabal
100 metro murgilalidia mutilak
3. Mikel Esteban
200 metro urazaletik neskak
1. Intza Egizabal
10. Maddi Goenaga
200 metro urazaletik mutilak
7. Izadi Egizabal
400 metro murgilaldia neskak
1. Irati Lakunza
5. Ainhoa Tolosa
400 metro murgilaldia mutilak
5. Unai Eraso
400 X 100 neskak
2. Igarondo Urpekoak
400 X 100 mutilak
3. Igarondo Urpekoak
50 metro APNEA neskak
6. Olatz Eizmendi
10. Maria Magro
50 metro APNEA mutilak
3. Aras Karakus
5. Mikel Esteban
100 metro urazaletik neskak
2. Intza Egizabal
6. Olatz Eizmendi
7. Ane Gorostegi
8. Ainhoa Tolosa
100 metro urazaletik mutilak
3. Izadi Egizabal
4. Unai Eraso
400 urazaletik neskak
1. Irati Lakunza
8 X 50 mixtoa
4. Igarondo urpekoak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!