Aiztondoko gutun lehiaketako sariak

Asier Imaz 2014ko ekainaren 11

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak VII. Gutun lehiaketa antolatu du, eta sari banaketa ekitaldia ostiralean izango da, hilaren 13an, Adunako Kultur Aretoan.

Ekitaldiari Andoaingo musika eskolako talde batek emango dio harrera. Talde hau Mirari Irurzunen gidaritzapean jardungo da. Jarrain, maila bakoitzeko irabazleak gutuna irakurriko du. Ondoren, Andoaingo musika eskolako taldeak beste saio bat eskainiko du. Bukatzeko zizka-mizka egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!