El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko musikariak eskualdean

Ataria 2014ko ekainaren 10a

21 urte dira Aiztondo bailararen eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko senidetzea abiatu zela. Dozena bat urte iraun zuen gerra zibilaren ostean, erbestetik itzuli eta Meangera herriko lurrak okupatu zituzten errefuxiatuek. Ezerezetik abiatu eta komunitatean antolatzea lortu dute, besteak beste Euskal Fondoa eta Aiztondoko udalek emandako laguntzari esker. Gurean izan ditugu Euskal Fondoko zuzendari Juanma Balerdi eta Tiempos de Cambio musika taldeko kide diren Gustavo Mejia eta Neftali Hernandez.

Neftali Hernandez duela 21 urte etorri zen lehen aldiz Euskal Herrira, komunikazio sozialarako eta aldarrikapenerako erabiltzen dute musika eta helburu horrekin etorri dira berriz ere Aiztondora. Euren herrialdearen berri eman dute eta hainbat emanaldi eskaini dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!