Danok Danenakoak dominekin itzuli dira Espainiatik

Asier Imaz 2014ko ekainaren 9a

Espainiako Halterofilia Txapelketak jokatu dira Madrilen azken bi asteburuetan. Danok Danena taldeko pultsulariak bertan izan dira, eta harro egoteko emaitzak ekarri dituzte Villabonako Olaederra kiroldegiko euren txokora. Duela bi aste, junior mailakoak jokatu ziren, eta Goretti Amonarrizek urrezko domina eskuratu zuen. Susana Davila bigarren postuarekin itzuli zen etxera, eta Asier Gallegok laugarren egin zuen. Horietako batzuk maila absolutuko txapelketan jokatzeko txartela lortu zuten, eta lehia horiek, asteburu honetan izan dira. Emaitzekin gustura agertu dira taldeko pultsulariak. Ospakizunen ondoren, lanera itzultzea tokatzen zaie.

Absolutu mailako emaitzak

Ion Sasiain. Arrankadan 105 kilo, eta bi denboratan 130. 62 kiloko mailan, hirugarren postua.
Mikel Alvarez. Arrankadan 142 kilo, eta bi denboratan 169. 77 kiloko mailan, bigarren postua.
Ion Ander Iriarte. Arrankadan 110 kilo, eta bi denboratan 130. 94 kiloko mailan, seigarren postua.
Peter Cubillos. Arrankadan 105 kilo, eta bi denboratan 125. 77 kiloko mailan, B txandan, bigarren postua.
Asier Gallego. Arrankadan 103 kilo, eta bi denboratan 128. 77 kiloko mailan, B txandan, lehen postua.
Igor Sasiain. Arrankadan 110 kilo, eta bi denboratan 130. 69 kiloko mailan, laugarren postua.
Susana Davila. Arrankadan 65 kilo, eta bi denboratan 80. 58 kiloko mailan, laugarren postua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!