Ibarrako gimnastika erritmikoko taldea hirugarren Euskadiko Txapelketan

Ataria 2014ko ekainaren 3a

Belabieta taldeko kadeteak Euskadiko Txapelketako hirugarren saria jasotzen
Ibarrako Belabieta gimnastika erritmikoko taldeak denboraldiko azken txapelketak izaten ari dira aste hauetan. Igandean bertan, kadeteek Euskadiko Txapelketa izan zuten, eta hirugarren egin zute, brontzezko domina eskuratuz.

Infantilek aldiz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zuten orain aste gutxi. Bertan, B mailako norbanakoen mailan, Maialen Mariaezkurrenak irabazi zuen. Honenbestez B mailatik A mailara pasa da.

Jubenilek eta seniorrek aldiz, Euskadiko Txapelketa jokatuko dute larunbatean, ekainak 7. Txapelketa honekin amaituko dute denboraldia, Belabieta taldeko kirolariek.

 

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!