Senidetze Egunak nagusi, Aiztondo bailaran

Ataria 2014ko maiatzaren 29a

Senidetze Egunak ospatuko dituzte bihar eta etzi, Aiztondo bailaran. Ekitaldi nagusiak larunbatean izango dira; batetik, Zizurkil eta Herrialde Katalanetako Lladó herrien arte senidetzeko ekitaldi nagusia egingo dute, eta bestetik, Adunan, Aiztondo bailararen eta El Salvadorren arteko senidetzeko 21. urteurrena ospatuko dute Adunan. Zizurkilgo Eva Usandizaga Internazionalismo eta Giza Eskubideen Batzordeko burua eta Leire Zubeldia Komunikazio eta Parte Hartze zinegotzia izan dira irratian guzti honen berri ematen.

 

 
 

Egitarauak

Zizurkil-Lladó, senidetze asteburua

  • Maiatzak 30, ostirala:

    • 20:00etan kantujira Urkamenditik.
    • 22:00etan Lladótik Zizurkilera etorriko diren herritarrei harrera eta janari dastaketa Joxe Arregi plazan
  • Maiatzak 31, larunbata:

    • 10:00etan ez ohiko udalbatza; Lladó eta Zizurkil ofizialki senidetuko dira
    • 11:30ean senidetze plakaren inaugurazioa Zizurkil Goiko aparkalekuan
    • Ondoren, Senidetze Eguna Adunan: Aiztondo bailara eta El Salvadorren arteko senidetzea
    • 20:30ean Aburuzua sagardotegian afaria
    • Gauerdian, Gugaz taldea, Zizurkil Goian


    Aiztondo-El Salvador, Senidetze Eguna

  • Maiatzak 31, larunbata:

    • 11:30ean Zizurkilgo herri sarreran (Zubiaurretxon) plakaren inaugurazioa
    • 12:00etan Adunako udaletxean harrera instituzionala Meanguerako ordezkariei, Lladó herriko lagunak egongo dira gonbidatu berezi moduan
    • 13:00etan herritarren harrera: dantzariak, abesbatza, bertsolariak, Porrotx pailazoa, musikariak, txaranga...
    • 14:30ean herri bazkaria
    • 20:30 Aburuza sagardotegian afaria

Iaz Zizurkilen egin zen El Salvadorko Meanguera eta Aiztondo senidetu zirela 20. urteurrena ospatzeko Senidetze Eguna. Hona hemen pasa den urtean egindako bideoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!