Anoetako eta Villabonako gaztetxeetan festa

Iñigo Terradillos 2014ko maiatzaren 24a

Anoetako Gaztetxearen XV. urtemuga izanik, egun osoko festa antolatu dute gaurko. Kirolarekin hasi dira, boleibol txapelketa eginez, eta ondoren, sukaldatzen jarri dira gazteak, patata tortillak prestatzen, hain justu. 13 taldek hartu dute parte lehiaketan.

Bazkariaren ostean jarraitu du jai giroak. Poteoa eta jokoak izan dituzte, eta afalostean, antzerkia eta kontzertuak.

Villabonako gaztetxean, bestalde, Onddo gazte asanbladaren urteurrena ospatzeko eguna dute gaurkoa. Bazkariaren ondoren, olinpiadak izan dituzte, eta gauean, Eraso eta Kraussk taldeen kontzertuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!