Almitzako segalariak Europako Txapelketari so

Asier Imaz 2014ko maiatzaren 21a

Almitza Sega Elkartean eskualdeko segalari ugari dabil lanean. Maiatza, ekaina eta uztaila ekitaldiz beterik dute, baina buruan, 2015. urteko Europako Txapelketa nabarmentzen da, izan ere, Euskal Herrian izango da eta ahalik eta txukunen prestatu nahi dute. «Almitza Sega Elkartearen 2014ko helbururik garrantzitsuena, hurrengo urtean Azpeitian jokatuko den Europako Txapelketarako prestakuntza lanekin jarraitzea izango da». Horrekin batera, denboraldi honetan segalaritza sustatzen eta Euskal Herriaren izena nazio artean zabaltzen jarraituko dutela esan dute elkartetik.

Asteburu honetan, hilaren 24an eta 25ean, bi helburu horiek uztartuko dituzte Alemanian. Alde batetik, Europako Txapelketa antolatzeko «bilera garrantzitsua» egingo da bertan, eta euskaldunak han egongo dira. Bestetik, Babierako eskualde batean jokatuko den txapelketan parte hartuko dute Almitzakoek.
Hurrengo ekitaldia ekainaren 1ean izango da, Beramendin (Nafarroa). Bertan, VI. Sega Ligaxkaren lehen saioa jokatuko da. Ondoren, ekainaren 8an, Herrialde Katalanetara joango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!