Urteurren ospakizunekin jarraitzen dute Anoeta eta Villabonako gaztetxeetan

Ataria 2014ko maiatzaren 20a

Larunbatean egun guztiko egitaraua prestatu dute bi herrietako gazteek urteurrena ospatzeko.

Anoetako eta Villabonako gazte asanbladetako gazteak buru belarri lanean ari dira azken asteetan, euren urteurrena ospatzeko ekimenak antolatzen.

Anoetan urte hasieratik ari dira hilabete osoko egitarauak prestatzen. Izan ere, aurten ospakizun berezia dute, hamabosgarren urteurrena baitute. Hala ere, bereziena maiatza izaten ari da. Hilaren 10ean belaunaldi eguna ospatu zuten, eta larunbatean urtemuga eguna ospatuko dute. Horretarako egun guztiko egitaraua prestatu dute. Lehiaketa, bazkari edota antzerkiaz gain, parranda ere izango dute. 5 euroko sarrerarekin kontzertuak ikusi eta txirrisklasa edateko aukera izango da.

Onddo gazte asanbladako gazteak ere urteurrena ospatzen ari dira hil honetan. Larunbaterako egitarau zabala prestatu dute, baina, gainera, hilaren 31n mendi martxa eta erromeria ere egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!