Tolosaldea Garatzeneko turismo saileko Olatz Illarregik, aurreko asteartean egin zen turismo mahaiaren berri eman digu. Besteak beste, Amezketan martxan jarri duten Pernando Amezketarraren Txokoak ibilbidez, Fagus Alkizatik martxan jarri nahi duten proiektuaz eta Larraitzen egin asmo duten zaldi haragiari buruzko jardunaldi gastronomikoaz aritu zaigu.