Sendabelarren mundua gertuago, Nekane Martiarenaren eskutik

Ataria 2014ko maiatzaren 17a

20 bat pertsona bildu dira Artubin Martiarenaren azalpenak entzuteko
Bedaioarrek ekitaldiz betetako asteburua dute aurretik. Kultur ekitaldiak hasten lehena, Nekane Martiarena izan da. Martiarenak senda belarren inguruko argibideak eman ditu Artubi elkartean. 20 bat pertsona bildu dira bertan, eta adituarekin konpartitu dituzte beraien esperientziak. Martiarenak, lehenengo, "ezagutu behar diren" senda belarren inguruan aritu da; azeri belarra, pareta belarra, bostorria, hirontzia edo berbena, intsusa, iodo belarra, edo osina, esate baterako. Eta hauen berezitasunak aipatu ditu, zertarako erabili daitezkeen eta nola argitu duelarik. Ondoren, inguruan bildu dituzten senda belarrekin sukaldera pasa dira, eta bertan ukendua prestatzen erakutsi die.

Martiarena eta gero, Xabier Amuriza bertsolariaren txanda izango da, Xalbadorren bizitzari buruz arituko baita. Afaldu ere Artubin egingo dute, eta Xalbadorren kantu ezagunenak kantatuko dituzte.

Bihar, igandea, 11:00etan plazatik irtenda, Azkaratera eta Mendi Txikira joango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!