Askotariko produktuak, Hernialden eta Berrobin

Ataria 2014ko maiatzaren 12a

Igandean azoka eguna izan zuten Hernialden eta Berrobin. Hernialden nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza produktuen postuak bildu zituzten goizean pilotalekuan eta bertako baserritarren produktuekin batera baserriko lanabes zaharrak ere ikusi ahal izan ziren. Berrobin ere azoka eguna izan zuten. 30 postu inguru jarri zituzten eta gastronomia zein artisautza produktuak erosi ahal izan ziren. Bi herrietan hirugarren aldia da azoka antolatzen dutela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!