Espezialitateak anbulatoriora itzultzeko eskatuko dute hurrengo larunbatean

Asier Imaz 2014ko maiatzaren 10a

Belateko kontsultategia eta anbulatorio publikoa giza kate baten bidez lotu nahi dituzte TOPAkoek. Ekimena maiatzaren 17an egingo dute, 12:00etan. Belatetik abiatuko dira, eta herritarrak bertara deitu dituzte. Horrez gain, sinadura bilketarekin aurrera jarraitzen dutela azaldu dute. Larunbatean Tolosako puntu desberdinetan jarri zituzten mahaiak. Kristina Pelaez TOPAko kidea da koordinakundearen aurrera begirako asmoez hitz egin du Ataria Irratian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!