Irura eta Anoetako Gure Esku Dago taldeek giza katea egingo dute, ostiralean

Ataria 2014ko maiatzaren 7a

Ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuz egingo den giza katearen harira antolatu dute erabakitze eskubidearen aldeko ekitaldia. Bi plazetatik irtengo dira ostiralean, hilak 9, 19:00etan eta bi herrien arteko zubian elkartuko dira.

Bi herriak lotuz egingo duten giza katearekin batera ekainaren 8rako izena emateko aukera egongo da, musika eta baita pintxo-poteoa ere.

 

  • Ekitaldia: Irura eta Anoeta lotuko dituen giza katea erabakitze eskubidearen alde.
  • Noiz: Maiatzak 9, ostirala
  • Ordua: 19:00etan
  • Irteera: Anoetako eta Irurako plazak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!