Giro ederrean joan dira Orexako eta Asteasuko santakrutzak

Ataria 2014ko maiatzaren 5a

Orexan eta Asteasuko Elizmendi auzoan ospatzen dituzte Santa Krutz jaiak.

Orexan maiatzaren lehenarekin hasi ziren jaietan mugiltzen, eta ohi bezala, oilarraren jaitsierarekin hasi zituzten festak. Ostiralean areto futboleko partida egin zuten lehenik eta pintxo lehiaketa ondoren, eta larunbat eta igandean denetarik izan dute: pilota partidak, puzgarriak, pailazoak, herri afaria... Igandean Orexa eta Lizartza arteko apustua ere izan zuten.

Asteasun aldiz, larunbat eta igandean ospatu zituzten jaiak, txupinazoa gainera, atzeratu egin zuten Sanfilippo gaitza duen Ibarrako Oier Iribarren haurraren alde egindako lasterketa herritik pasatu arte. Elizmendi auzoan ere ekitaldi asko izan dituzte: haurrentzako zezen eta txiki eta poneyak, bizikleta lasterketak, herri afaria, erromeria...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!