Eskualdeko lehen festak martxan dira

Maier Ugartemendia 2014ko api. 29a, 12:31
Santa Krutzak ospatuko dituzte Orexan bihartik eta Asteasun larunbatetik aurrera

Orexan eta Asteasuko Eizmendi auzoan festa giroa nagusituko da datozen egunetan, bertan Santa Krutzak ospatuko baitituzte. Urteko eta eskualdeko lehen jaiak ospatzen dituzte bi herrietan, eta bai batean eta baita bestean ere gustu guztietarako ekimenik ez da faltako.

Orexan bihar gauean emango diete hasiera herriko festei. Urtero bezala, oilarraren jaitsiera izango da hasiera hori markatuko duena. Baina, hori hasiera besterik ez da izango, jaia igandera arte luzatuko baita. Larunbata izango da Santa Krutz eguna, 11:00etan txistularik jaiari amaiera ematen diotenetik, jaiak ez du etenik. Aipatzeko modukoa, Mandoilek taldea amurriotarrak eskaiko duen kontzertua. Lagunartean sortutako errepertorioarekin, herriz-herri aritu ondoren, iazko udaberrian argitaratu zuten euren lehen diska.  Hala ere, ez dira larunbat gauean amaituko Orexako festak, indarrak geratzen zaizkionak igandean ere izango baitu zer egina.

Asteasuko Elizmendi auzoan ere SantaKrutzak ospatuko dituzte larunbat eta igandean. Aipatu, larunbatean egingo den herri afarira joan nahi duena, maiatzaren 2ra arte izango duela txartelak eskuratzeko aukera; Ogi Zuri okindegian egongo dira. Helduek 25 eta haurrek (12 urtera arte) 15 euro ordaindu beharko dituzte.

Egitarauak

OREXA

MAIATZAK 1, OSTEGUNA
22:00. Oilarraren jaitsierarekin eta suzirien jaurtiketak emango diete hasiera jaiei..
Ondoren. Orexa-Uitzi antzerkiaren bideo emanaldia.

MAIATZAK 2, OSTIRALA
15:30. Eskola txikien arteko futbito txapelketa.
20:30. Pintxo lehiaketa.
Ondoren. Gari eta Iñaki trikitilariak eta DJ Bull.

MAIATZAK 3, LARUNBATA, SANTA KRUZ EGUNA
11:00. Kalejira herriko txistulariekin eta hamaiketakoa gaiteroek alaiturik.
17:00. Puzgarriak eta txokolatada.
19:00. Patxin eta Potxin pailazoak.
21:00. Herri afaria.
Ondoren. Mandoilek taldearen emanaldia eta DJ Bull.
Goizaldera. Baratxuri Zopa.

MAIATZAK 4, IGANDEA
11:00. Lizartza-Orexa pilota
eskolako txapelketa.
17:00. Orexa-Lizartza apustua.
0ndoren. Sagardo dastaketa.
19:30. Bertso saioa: Maialen
Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Arkaitz Estiballes eta Aitor Sarriegi bertsolariekin.
0ndoren. Festei amaiera emateko oilarraren igoera.

ASTEASU

MAIATZAK 3, LARUNBATA
16:30. Mus txapelketa herrikoia, Eskola Txikitan. Izen ematea 15:45etik 16:15era bitarte egin
beharko da. Zozketa egin ondoren, hasiko da txapelketa.
16:30. Txupinazoa
Ondoren. Haurrentzat duatloia: mendiko txirrindularitza eta krosa.
Jarraian. Haur jolasak.
19:00. Haurrentzat zezen txiki eta poneyak.
20:30. Herri afaria, Erretore
etxean. Txartelak eskuragai maiatzaren 2ra arte.
23:00. Erromeria, Ansorregi,
Larrañaga eta Epelderekin.
Goizaldera. Txokolatada.

MAIATZAK 4, IGANDEA
11:30. Meza, Santa Kruz ermitan.
Ondoren. Hamaiketakoa eta herri kirolen erakustaldia:
• Aizkolariak: Jokin Alkizalete
(Asteasu) eta Eneko Saralegi
(Leitza), 5 metroko alturan
eta atxurrarekin ariko dira.
• Harrijasotzailea: Joseba Esnaola (Berrobi).S

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!