TOPAk lan mahai bat sortzeko garrantzia nabarmendu du

Ataria 2014ko apirilaren 26a

Gaur goizean, hainbat herritar bildu dira Tolosako Kultur Etxean, TOPA plataformak egin duen herri batzarrean. Arduradunek, lan mahai bat sortzearen garrantziaz hitz egin dute, besteak beste.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bilduk eta PPk batera ustekabean hartutako erabakia azaldu diete herritarrei, eta denak ados baldin badaude, "publifikazioak dagoeneko eginda behar lukeela" aldarrikatu dute. Horrez gain, Martin Garitano ahaldun nagusia, maiatzaren 5ean Jon Darpon osasun sailburuarekin biltzekotan da, eta TOPA ere bertan izango dela jakinarazi dute. 

Anbulatorioen kalitatean beherakada; itxaron-zerrenda luzeak; Andoain eta Legorretako herritarrak hartatzean sortuko den espazio eta jende falta; eta beste hainbat kontu ere izan dituzte hizpide. Ekainaren 6an egingo den manifestaziorako dei eginez amaitu dute batzarra. "Borrokan jarraitu behar dugu, eta eginez lortuko dugu". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!