Jesus Muñecas Aguilar, Tolosako Guardia Zibilaren kuarteleko buruzagi ohia, frankismo garaian torturatzeagatik Beste hiru polizia frankistekin batera Argentinara estradita zezaten eskatu zuen Maria Servini epaile argentinarrak. Horietako bi hilik zeuden ordurako, eta beste biak, Muñecas eta Billy el Niño, atxilotzeko eskatu zuen.
Espainiak, ordea, ez zituen atxilotu, eta apirilaren 4an epaitegietatik pasa ondoren, Auzitegi Nazionalak ebatzi du delitua preskribatuta dagoela eta ez duela estraditatuko. Muñecasek, bere delituak "arruntak" direla argudiatu zuen deklarazioan, eta ez Argentinak "gizateriaren kontrakoak" izan zirela doen moduan.