Igandean Iruñeara joateko deia egin dute eskualdeko hainbat eragilek

Asier Imaz 2014ko apirilaren 15a

Tolosaldeko hainbat eragilek, Aberri Egunaren harira, bi deialdi luzatu dituzte. Alde batetik, eskualdeko herritarrei igandean Iruñeara joatea eskatu diete, eta bestetik, etxeko balkoietan ikurrinak zintzilikatzeko. Independentista Sareak-ek egin zuen Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deialdia.

Eskualdetik, bat egin dute hitzordu horrekin, eta zergatiak ere azaldu zituzten: «Datorren igandean ospatuko zein aldarrikatuko dugu munduko euskaldunok Euskal Herriaren eguna; mundukoak diogu, euskal herritar bat dagoen lekuan dagoelako Euskal Herriaren zati bat. Euskal Herrian, berriz, guztiok bat egiteko unea iritsi da, eta zita hori dagoeneko zehaztu du Independentista Sareak-ek: Euskal Herriko hiriburuan, Iruñean izango dugu aurten ere nazio ospakizuna».

Atxikimenduak
Esait, Bilgune Feminista, Bai Euskal Herriari, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Etxerat, AHT Gelditu Elkarlana, LAB, EHNE, Gazte Abertzaleak, Sortu, Eusko Alkartasuna, Aralar, Euskal Herria Bildu eta Jatorkin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!