Gure Esku Dago-ren alde Alkiza eta Adunan

Tolosaldeko Ataria 2014ko api. 14a, 12:37

Asteburuan Gure Esku Dago dinamika bultzatzeko hainbat ekintza burutu dituzte Alkiza eta Adunan.

Alkizan ostiralean hasi ziren Gure Esku Dago-ren aldeko ekintzekin. 'Gazta zati bat' dokumentala proiektatu zuten. Larunbatean, berriz, egitarauarekin aurrera jarraitu zuten. Lehenik, haurrek altxor bilaketa jolastu zuten, eta ondoren kartel handi bat egin zuten, eskuak pintatu eta markak eginez. Eguna amaitzeko, berriz, barrikotea egin zuten, mus eta eskoba txapelketa eta guzti.

Igandean, berriz, Adunan Euskal Herria eguna ospatu zuten. Goizean goiz, herritar hainbatek auzolanean herriko sarreretan bi ongi etorri panel jarri zituzten. Gero, ikurriña erraldoia jarri zute nherriko Oskarbiko rotondan, "aberri egunaren alde, gure ikurren alde eta inposaketaren kontra".

Eguerdian, bi rotondak lotu zituen Giza Katea burutu zen "Gure Esku Dago" ekimenaren barruan. 110 pertsonek parte hartu zuten eta bi rotondak elkartzearen helburua bete zuten. Segidan, ekitaldia egin zuten plazan, Josu Amilibia (Adunako Alkatea), Agurtzane Galatas (Gure esku dago - Aduna) eta Iñaki Aristetaren (Bai Euskal Herriari ekimena) eskutik. Txulobi elkartean hamaiketakoa eginez amaitu zuten ospakizuna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!