Hike Mushing Taldeko kideak, puntaren puntan

Ataria 2014ko apirilaren 14a

Denboraldia indartsu amaitu dute kirolariek, eta urte guztian lortutako emaitzen balantzea egin dute

Hike Mushing-eko kideek denboraldi bikaina osatu dute. Martxoan amaitu zituzten Euskal Herriko lasterketak, eta lehen postuetan eskualdeko ordezkari ugari sailkatu dira. Gipuzkoako Txakurkros Ligan, juniorretan Maddi Mutuberriak lehen postua eskuratu zuen. Mutiletan, Mattin Jauregi eta Aitor Agirre gelditu dira lehen eta bigarren.

Lur Gaineko Euskadiko Txapelketan, txakur krosean, Aitor Agirrek bigarren amaitu zuen juniorretan. Seniorretan Eneko Agirrek eskuratu zuen lehen postua. Patinete kategorian ere Eneko Agirre izan zen lehena.
Elur Gaineko Euskadiko Txapelketan, txakur krosean, Jon Gonzalez izan zen lehena, seniorretan. Skijorin kategorian, juniorretan, Aitor Agirrek irabazi zuen, eta seniorretan, Eneko Agirrek.

Espainiako Kopan, txakur krosean Aitor Agirre bigarren sailkatu zen juniorretan. Patinete kategorian postu bera eskuratu zuen Eneko Agirrek. Emaitza hauei esker, biak Europako Mushing Txapelketarako sailkapena lortu zuten.

Elur gaineko Espaoniako Mushing Txapelketan, Jon Gonzalez hirugarren gelditu zen, txakur krosean eta seniorretan. Eneko Agirre, aldiz, bigarren, Skijoring kategorian. Emaitza hauei esker, munduko txapelketan egongo dira, Aitor Agirrerekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!