Elkartrukea Bordeleko ikasleekin

Iñigo Terradillos 2014ko apirilaren 11

Ibarrako Uzturpeko ikastolako frantses tailerreko ikasleek elkartrukea egin dute aste honetan Bordeleko Langon herriko gaztelaniako ikasleekin. 24 ikasle eta bi irakasle etorri dira Ibarrara, eta astean zehar jarduera ezberdinak egiteko aukera izan dute. Lehenengo aldia da Uzturpe Ikastolak horrelako ekimen bat antolatzen duela eta esperientzia "baikorra" izan dela esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!