Zein naiz ni...?

Zein naiz ni zuri zer egin behar duzun esateko? Zein naiz ni inor kritikatzeko?

Ni ez naiz inor egunero txikiteoan mozkortuta dagoen bati ez edateko esateko! Ni ez naiz inor egunero tragaperrasetan orduak pasatzen dituenari gaixo bat dela esateko! Ni ez naiz inor egunetik egunera lodiago dagoen bati kirola egiten hasteko esateko! Ni ez naiz inor gauero bere emaztea jipoitzen duen gizonezkoari matxista dela esateko! Ni ez naiz inor astebururo parrandan desfasatzen den horri bere bizitza birplanteatu behar duela esateko! Ni ez naiz inor bakarrik egon ezin duelako bikotekidearekin dagoenari bakarrik egoten ikasi behar duela esateko!

Zein naiz ni bere haurrari garrasika ari zaion gurasoa kritikatzeko? Zein naiz ni lantokian barrabilak ukitzen ari denari kargu hartzeko? Zein naiz ni besteen kontura bizi denari ezer esateko? Zein naiz ni autoa bizitzako gauzarik garrantzitsuena dela uste duenari ezer esateko? Zein naiz ni egunero futbola ikusten orduak pasatzen dituenari ezer esateko?

Ez, ni ez naiz inor! Zu norbait ote zaren? Ez dakit! Ni ez naiz eta inor, zu norbait zaren ala ez esateko! Hori, zuk jakin behar duzu!

Dakidan bakarra da, nire buruaz bakarrik hartu behar ditudala erabakiak. Dakidan bakarra da, besteen bizitza besteena dela. Dakidan bakarra da, beste inori ezin diodala ezer exijitu eta aldi berean, besteei dena emateko beharra sentitzen dudala!

Ez dizut esango zure buruarekin zer egin. Ez dizut esango zure bizitzarekin zer egin.

Azken batean, niretzat zerbait txarra izateak, ez du esan nahi zuretzat txarra denik!

Barkatu inoiz zure bizitzan sartu banaiz, nahi gabe izan da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!