Tolosaldeko 26 enpresek Lehiakortasun egiaztagiriak jaso dituzte

Ataria 2014ko martxoaren 31

Pasa den urteko programetan parte hartu zuten 394 euskal enpresaren artean aurkitzen dira eskualdeko 26ak. Pasa den ostiralean Ficoban egin zen ekitaldi batean jaso zuten ziurtagiria.

394 enpresa akreditatu ziren joan den urteko, eta une honetan martxan dauden turismo lehiakortasuneko hiru programatan: IKT-Informazio eta Komunikazio Teknologien erabileran Praktika Egokiak, Turismo Kalitateko Praktika Egokiak Jomugetan (SICTED) eta Q kalitate turistikoa. Ia 1.000 enpresatik gora dira Euskadin, programa ezberdinetan parte hartzen dutenak.

Tolosaldeari dagokionez, mota ezberdinetako enpresek jaso zuten ziurtagiria: jatetxe, nekazalturismo, pentsio, hotel, museo, turismo bulego, taberna, kafetegi, edota sagardotegiek. 19 enpresek SICTED programan beraien kalitatezko gestioan egindako lanagatik jaso zuten egiaztagiria eta 7 enpresek IKT-Informazio eta Komunikazio Teknologien erabileran Praktika Egokiak programarena.

SICTED egiaztagiria jaso zuten enpresak

  • Abeletxe jatetxea (Zizurkil)
  • Begiristain Sagardotegia (Ikaztegieta)
  • Beti-alai jatetxea (Tolosa)
  • Bizi-biziki turismo aktiboa (Abaltzisketa)
  • Mujika kafetegia (Tolosa)
  • Karmentxu Pentsioa (Tolosa)
  • Pub 19-90 (Tolosa)
  • Topic Museoa (Tolosa)
  • Arandia Jatetxea (Altzo)
  • Astelena Jatetxea (Tolosa)
  • Eguzkitza Jatetxea (Tolosa)
  • Eluska Jatetxea (Ibarra)
  • Iriarte Jatetxea (Berrobi)
  • Korteta Nekazalturismoa (Tolosa)
  • Larraitz-gain Jatetxea (Abaltzisketa)
  • Lete Nekazalturismoa (Albiztur)
  • Patxine Jatetxea (Asteasu)
  • Tolosaldea Tour Turismo bulegoa (Tolosa)
  • Usabal sagardotegia (Tolosa)

IKT-Informazio eta Komunikazio Teknologien erabileran Praktika Egokiak

  • Olazal (Bidania-Goiatz)
  • Casa Julian (Tolosa)
  • Plaza Etxeberri (Zizurkil)
  • Iriarte Jatetxea (Berrobi)
  • Tolosaldea Tour Turismo bulegoa (Tolosa)
  • Korteta Nekazalturismoa (Tolosa)
  • Bizi-biziki turismo aktiboa (Abaltzisketa)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!