Autobus zerbitzua hobetzeko aurreproiektua, eztabaidagai

Ataria 2014ko martxoaren 31

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko autobus zerbitzua hobetzeko ari da lanean, eta horretarako herritarren iritziak bildu nahi ditu. Proiektuko lehen fasean aurreproiektu bat egin dute herritarren iritziak jasota, eta bigarren fasean ere herritarrekin bilduko dira, eta horretarako hiru bilera deitu dituzte eskualdean. Villabonakoa pasa den astean izan zen, Tolosan atzo, eta Iruran gaurko egin dute hitzordua: 18:30ean, kultur etxean. Irratiak Unai Erroizenea Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko zuzendaria elkarrizketatu du.

Bilera hauen helburua aurreproiektua ezagutaraztea eta horien inguruan jendeak duen iritzia jakitea dela esan du Erroizeneak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!