Barraskiloen pintaketak AHTaren aurka

Iñigo Terradillos 2014ko martxoaren 29a

"AHT Ez!" dioten barraskiloen pintaketak agertu dira Adunan, Anoetan, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen. Mugitu! mugimenduak hartu ditu bere gain pintaketok, eta AHTaren proiektua salatzea dute helburu.

Mugimendutik adierazi dutenez, "abiadura handiko eta presazko jendartean bizi gara, non, geroz eta azkarrako eta urrutiago, orduan eta hobeto den". Abiadura garrantzi handiko balioa izatera iritsi dela diote, "askatasun ikur" izateraino: "Denbora irabazteko” geroz eta azkarrago goaz baina paradoxikoki, geroz eta denbora gehiago uzten dugu joan-etorri luzeetan gure bizitzan, eta honen adibide argiena, AHT dugu". Mugitu!-ren ustez, joan-etorria azkartzeak ez du bizitzan denbora gehiago ematen, "baizik eta, ekoizteko eta kontsumitzeko denbora gehiago ematen du".
 
Hala, mugimenduak gehitzen duenez, joan-etorri "azkarrago eta luzeagoen beharrak", ondorio "zitalak" ekarri ditu: "AHT bezalako azpiegitura handiak burutzeko, leku naturalak okupatzearen igoera; Ingurugiroa kutsatzeko ondorio zuzenak dakartzan energia kontsumoaren igoera;  Herritarren sektore zabala pobreziara eta bazterketara bideratua den heinean, baliabide natural eta ekonomikoen xahuketa; Landa-lekuak hirien zerbitzuetara ezartzen dituen metropolizazio prozesuen areagotzea; Estresa, antsietatea, itoaldia, depresioa… sortzen dizkigun denbora gabeziaren sentipenarekin presazko kulturaren ezarpena. Jendarte gaixo batean bizi gara".
 
Hori dela eta, AHTa geratzeko eskatu du Mugitu! mugimenduak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!