Angel Oiarbide: "Gure esku dago eragiteko dugun gaitasuna frogatzea"

Ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo den giza katea, euskal gizarteak erabakitzeko eskubidearen inguruan eragiteko duen gaitasuna frogatzeko testa izango da. Norabide horretan, indarrak batzen eta jarrera bat gorpuzten ari dela nabarmendu digu Angel Oiarbide, Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaleak. Eskualdean ospatzen ari den "Eskutik Eskura" astearen harira elkarrizketatu dugu Tolosaldeko Atarian.

Eskualdean antolatu duten astearen baitan, giza kateak egingo dira ostiralean Zizurkil eta Villabona artean eta larunbata goizean Tolosan. Gainera Bilbon Casilla kiroldegian ekitaldia egingo dute. Nobedadeak ere iragarriko dituzte, Angel Oiarbidek aurreratu digunez.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!