SOS Deiak-ek 12:30ean jaso du istripua izan denaren oharra, berarekin batera lanean zebilen baten bitartez, baina larrialdi zerbitzuek ezin izan dute haren aldeko ezer egin. Irisgarritasun gutxiko eremuan gertatu da istripua, eta iristerako, langilea hilik zegoen jada. Ezbeharraren zegatiak aztertzeko zabalik da ikerketa.