Ñañarri Rallyesprinterako errepideko azterketak egingo dituzte asteburuan

Ataria 2014ko martxoaren 24a

Iazko probako irudi bat.
Apirilaren 5ean egingo dute zazpigarren Ñañarri Rallyesprinta, eta hori dela eta larunbatean eta igandean, hilak 29 eta 30, eta baita apirilaren 4ean ere, errepideko azterketak egingo dituzte 10:00etatik 20:00etara. Alegiatik Orendainera eta Abaltzisketara joateko GI-3670 eta Amezketatik Abaltzisketara joateko GI-2133 errepideetan egingo dituzte azterketa saioak.

Antolatzaileek esan dutenez, azterketak ohiko ibilgailuekin egingo dituzte, eta legez ezarrita dagoen abiadura ez dute gaindituko. Egun horietan, hortaz, ohiko egun batean baino trafiko gehiago ibiliko da errepideetan.

Probako egunean, hori bai, apirilaren 5ean, GI-3670 eta GI-2133 errepideak erabat itxiko dituzte 14:00etatik 19:00etara.

Rallyesprinta Orendain eta Abaltzisketatik pasako da eta Amezketako jaitsieran izango du helmuga, eta sari banaketa Alegiako industriagunean egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!