Kostaldeko berdela, barnealdeko eskola txikien alde

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko martxoaren 22a

Berdel eguna ere izan da gaur Tolosan; pintxoekin bildutakoa Txinkorta eskola txikiari laguntzeko izango da.

Larunbateko egitaraua ezin beteagoa izan da gaur Tolosan eta tartean, Berdel eguna ere antolatu dute. Sukaltalkaren kanpoaldean berdelezko pintxoak eta edaria jarri dituzte herritarrentzat eskuragarri, eta Bidania-Goiazko Txinkorta eskola txikiarentzat izango da bildutako dirua.

Era berean, Tolosa & Co elkarteko hainbat ostalarik berdelarekin presatutako hainbat plater eta menu eskainiko dituzte gaur.

 

Pailazoak arratsaldean

Arratsaldean, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen bi emanaldi izango dira Leidor aretoan, Txinkortak antolatuta. Bidania-Goiazko ikasleek ere parte hartuko dute ikuskizunean, gainera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!