Zubimusu ikastola kooperatibako bazkide erabiltzaile izatearen alde agertu da gehiengoa

Ataria 2014ko martxoaren 17a

Villabonan dagoen Jesusen Bihotza ikastolako Zubimusu guraso elkarteak batzarra egin du, eta bertan kooperatibako bazkide erabiltzaile izatearen alde egin du %74ak.

Bildutakoen %74ak egin du kooperatibako bazkide erabiltzaile izatearen alde. Guztira 213 familiek hartu dute parte batzarrean, eta horietatik 157 alde azaldu dira, 46 kontra, eta 10 bozka zuri ere egon dira.

Horiek horrela, Zubimusu ikastola kooperatiba elkartean izen eman nahi duten  gurasoei aste honetan izango dutela horretarako aukera esan dute. Iada 114 gurasoek eman dute izena bazkide erabiltzaile moduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!