Flashmob erraldoia izango da erabakitze eskubidearen alde

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko martxoaren 14a

Pasa den otsailaren 1ean eskualdeko aurkezpena izan zen, Tolosako Leidor aretoan.
Egitasmoak 'Eskutik eskura' astearen barruan sartu du dantza eta entsegu orokorra asteartean izango da

Ekainaren 8an Durangotik Iruñera joango den giza-katea izango da erabakitze eskubidearen alde. Gure Esku Dago izena hartu du proiektuak eta Leidorren eskualdeko aurkezpena egin ondoren, Eskutik Eskura astea antolatu dute orain.

Egitaraua aurrerago plazaratuko duten arren, datorren martxoaren 22an Eskuetan flashmoba izango da, Pirritx, Porrotx eta Bonberenea Txarangarekin, Tolosako Alondegia plazan. Larunbateko hitzordua baino lehen, ordea, entsegu orokorra izango da Trianguloan datorren martxoaren 18an, asteartearekin, 18:00etan.

Horrela, beraz, erabakitzeko eskubidearen aldeko flashmob erraldoian parte hartu nahi dutenek bideo horretatik dantza ikasi eta entsegura bertaratu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!