Eskualdeko ekintzaile berriei zuzenduriko prestakuntza programa martxan jarri du Tolosaldea Garatzen eskualdeko garapen agentziak, 2014. urterako. «Tolosaldea Garatzenen helburuetako bat eskualdean enpresa ekimen berriak sortzea da, betiere lanpostu berriak sortzeko aukera sustatzen badute», azaldu dute garapen agentziatik. Ondorioz, ekintzailetasuna sustatu asmoz eta ekintzailetasun izpiritua bultzatu asmoz, enpresa ekimen berri bat sortu nahi duten ekintzaileei zuzenduriko lehen enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du.
Hamabost lagunentzat dago tokia ikastaroan, eta hilaren 17tik 21era bitarte burutuko da Ibarrako Lehiberri eraikinean. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara elkartuko dira bertan.
Ekintzaile berrientzat antolatutako ikastaroaren inguruko informazio gehiago nahi duenak, Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetasun Sailarekin jarri behar du harremanetan. Horretarako, alde batetik, 943 65 45 01 telefono zenbakira deitu daiteke, edo bestala, zubeldia@tolosaldea.net helbide elektronikora idatz daiteke.