Amaitu da 'herriko tabernen' ahozko epaiketa

Ataria 2014ko martxoaren 12a

Duela ordu bete inguru hasi da 35/02 auziko azken saioa, epaitegira sartu aurreko irudia. Hodei Iruretagoiena

Erabakitzeko eskubidea errespetatzeko eta gatazkaren ondorioak konponbidean jartzeko eskatu diote auzipetuek Espainiari.

Atzo amaitu zen hamabi urte iraun dituen 'Herriko tabernen' auziaren inguruko epaiketa. Bost hilabete iraun ditu epaiketak, eta epaiaren zain geratu da. Floren Aoizek auzipetuen izenean izan du azken hitza, eta euren ideiak epaitu behar dituena Euskal Herria dela nabarmendu du, eta bere hitzetan, "Euskal Herriak hitz egin du". 

Auzipetuak epaiaren zain geratu dira. Fiskaltzak lau urte eta erdiko zigorra eskaten du Rufi Etxeberria, Joseba Permach, Joseba Alvarez, Juan Kruz Aldasoro eta Karmelo Landarentzat. Bi urte eta sei hilabeteko zigorra beste zazpi lagunentzat, eta bi urte eta bi erdi gainontzeko auzipetuentzat. 'Herriko tabernen' eta kultur elkarteen ondasunen konfiskazioa ere eskatzen du. Defentsak absoluzioa eskatzen du.

BERRIA egunkariko Hodei Iruretagoiena kazetaria izan da auzia jarraitu duena, eta  hauxe da bere atzoko kronika. BERRIAk bost hilabete hauetako errepasoa ere egin du, eta Amaiurrek, BNGk eta ERCk adostutako manifestuaren berri ere eman du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!